XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ongi zaude abotsez eta musika irakurtzen.

Beraz, nai ba-duzu, nere abesbatzan artuko zaitut gaur bertan.

Yon`entzat egun gogoangarria izan zan uraxe, abeslari bezela txanpon batzuek irabazteko bidean sartu bait zan.

Gañera, abesbatza berezi bateraño eldu aal izateak barrua arnas sendoz betetzen zion.

Astean bi ikas-sayo eukitzen zituzten; azterketa egin bear izan zuen gela berean.

David`ek esan bezela, berrogeiren batek osatzen zuten taldea.

Iya danak ongi aukeratutako abeslariak, gizaseme naiz emakume; danak abots bikañekoak.

Ori ikusirik, asko geitu zan Yon`en poza.

Leenengo sayo artarako garaiz etorria zan David, eta arek egitazko atsegiña agertu zion abesbatza artan sartu aal izan zuelako.

Banaka-banaka aurkeztu zizkion abeslari lagun danak.

Ongi eziak, jatorrak, benetan, gizakume ayek!.

Sayo ortan, lendabizi, iganderako abestiei ekin zieten.

Bigarren zatian, Aste Santu'rako gertutzen ari ziran, Bach'en San Mateo'ren Pasioa ikasten.

Ura bikaintasuna!.

Egitaz trebea, Dr. Warren organista.

Bere piano buztan-luzea jotzen ari zala, andik bertatik zuzentzen zuen abesbatza; bi lanak batera zeñen ederki egiten zituen ikusteak asko arritu zuen Yon.

Igandero Meza Nagusia abestu oi zuten.

Sarrerako abesbatzaren Choral batekin asten ziran.

Kristau asko izaten zan elizkizunetan.

Ain musika-agertze bikain artara, noski, kristau ez ziranak ere joango ziran, organu ta abesti-sayoak gorenekoak izaten bait ziran.

Abeslari danak beren soñeko bereziarekin agertzen ziran, apaiz gisako.

Elizkizun oyetako batera bein joan zan Luis eta, Yon ala jantzirik, alako gizaseme aundien artean eta, batez ere, inglesez abesten ikusteak grazi aundia egin zion.

Asko poztu zala ere igarri zion Yon`ek.

Pazku-igandean oraindik bikaintasun aundiagoz jantzi zan elizkizuna.

Kristabak bestetan baño geyago ta apañago, batez ere emakumeak beren zapel ikusgarriekin.

Zapel oyek ikustearekin asko arritu zan Yon, benetan apain eta dotoreak bait ziran; eta bai ezberdiñak! Danak zein baño zein ederragoak!.

Meza aurrera zijoan, aurrera sinismen-giro bero batean.